Emaitzetan hobera egiteko «eskolaz haragoko estrategia bat» behar dela esan dute hezkuntza eragileek. PISA etsaminak utzitako azken emaitza «kaskarrei» buruz gogoeta egiteko hitzaldi sorta egin dute gaur ere Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Sailean. Besteak beste, hainbat arlotan behar diren «baliabideei» erreparatu diete.
berria.eus/euskal-herria/ema…
«Transmedia sortzailea naiz». Loraldiak antolatuta, haien lanak beste formatu batzuetara hedatzen ikasi dute hainbat sortzailek, Roger Casas-Alatriste aholkulariaren eskutik.
berria.eus/lurraldeak/bizkai…
Suaren arrastoak Deustun dira oraindik. Bilboko Udalak goizerako edukiontzi guztiak aldatu baditu ere, erretako lau autoek eta lurreko orban beltzek hor diraute. Auzokideek eta dendariek aitortu dute beldurra pasatu zutela.
berria.eus/euskal-herria/sua…
Jaurlaritzaren 2027ko aurrekontuak mugikortasun eta hezkuntza arloak indartuko ditu. 17.629 milioi euroko aurrekontua proposatu du, iaz baino %1,8 handiagoa. Ongizatea babestea eta zerbitzu publikoak sendotzea izango ditu helburu. Europako funtsak amaituta, baliabide propioekin bultzatuko ditu inbertsioak.
berria.eus/ekonomia/jaurlari…
Belaunaldien arteko harremanak jorratu ditu Ekaitz Herrerak 'Neguberria' eleberrian. Lan bila ari den 60 urteko gizonezko baten eta 20 urteko unibertsitateko ikasle baten laguntasuna da istorioaren funtsa. Elkar argitaletxearekin plazaratu du, iaz Augustin Zubikarai literatura saria irabazi ostean.
berria.eus/kultura/belaunald…
Bengoetxeak PISA txostenaren emaitzez: «Nik ez nuen D eredua zalantzan jarri». Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan du PISAren emaitzak faktore askoren ondorio direla, eta txarretsi du bere hitzak oker «interpretatu» izana. EH Bilduk Jaurlaritzari egotzi dio murgiltze ereduaren inguruko zalantzak elikatzea.
berria.eus/euskal-herria/ben…
Ayesa Digitalek iragarri du etapa berri baten hasieran dagoela. Aurretik egin gabeko aldaketak egiten ari dira orain, batez ere adimen artifizialaren alorrean. Enpresari izena aldatzea aztertzen ari dira. Fakturazioa iazko antzekoa izatea espero dute aurten, eta eskariak %10 gehiago izatea, 690 milioi eurotaraino.
berria.eus/ekonomia/ayesa-di…
Jaurlaritzak dio SEPIk zorra kitatu ezean Tubos Reunidos likidaziora kondenatuta dagoela. SEPI eta Tubos Reunidos erosteko hautagaiak bihar bilduko dira, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. Mikel Jauregi Industria sailburuak ohartarazi du enpresaren etorkizuna «luzapen denboran» dagoela.
berria.eus/ekonomia/jaurlari…
Realak lehen urratsa egin nahi du, Europan beste mugarri bat ezartzeko. Txuri-urdinek Fenerbahce jasoko dute, Europa kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Turkiako taldeak liga irabazi zuen aurreko denboraldian, eta Gorka Alvarezek nabarmendu du aurkari «gogorra eta fisiko sendokoa» dela. «Gainera, zuzen jokatzen du».
berria.eus/kirola/realak-leh…
Herri Harresiak «kultura herrikoiaz» oztopatuko du Canon Françaisen «besta frantseszalea». Azaroaren 28an mobilizaziora deitu dute, Canon Français enpresak oturuntza erraldoia egitekoa duen Miarritzeko Irati aretoan. «Bakoitza bere musika tresna, kantu liburuxka eta bururatzen zaion guztiarekin» joatera gomitatu dute.
berria.eus/euskal-herria/her…
Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterkeria egoera» bizi dutela, eta kontzentrazio bat antolatu dute etzirako. Donostiako udaletxearen aurrean elkartuko dira. Herrerako Herripe auzo elkarteak «begirunea eta arreta» eskatu dizkio Donostiako Udalari, auzoko «arazoei eta gabeziei» irtenbidea emateko «lehenbailehen».
berria.eus/lurraldeak/gipuzk…
Txomin Letamendiren sendia, zikloa ixteko justiziaren aitortzaren bila. 1950ean torturatuta hil zen EAJren militantea frankismoaren biktimatzat aitortzeko helburuz egin da borondatezko jurisdikzio bidezko epaiketa, gaur, Donostian. EAJren eta EH Bilduren ordezkarien babesa izan du sendiak.
berria.eus/euskal-herria/txo…
ELAren iritziz, etxebizitzaren egoera «politika instituzionalen porrotaren ondorio» da. Etxebizitzaren auziari buruzko txosten bat ondu du ELAk, eta ondorioztatu egungo ereduak «pobrezia eta desberdintasuna» sortzen dituela. Azaroaren 11ko grebara deitu dute: «Mobilizazioak baino ez du egoera irauliko».
berria.eus/ekonomia/elaren-i…
Eusko Jaurlaritzak «irmoki» gaitzetsi ditu atzoko «indarkeriazko ekintza larriak». Vito Quilesen aurkako manifestazioen osteko istiluetan hemeretzi lagun atxilotu zituzten Bilbon, tartean 11 adingabe. Instituzioek istiluak gaitzetsi dituzte, faxismoa borrokatzeko bestelako bideak aldarrikatuz.
berria.eus/euskal-herria/eus…
Alokairu libreen prezioak %2,1 egin du behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak uste du alokairu librearen merkatuan «joera aldatzen» ari dela . Donostian izan da jaitsierarik nabarmenena: %7,8.
berria.eus/euskal-herria/alo…
Gasteizko Abendaño eskolako Ikasleen Familien Elkarteak «konponbide bat» eskatu du etxegabetutako bi familiarentzat. Bi adingabeko familia bat gela batean bizi da orain. Joan den ostiralean Gasteizen etxegabetutako sei adingabeko familia, berriz, udal aterpetxean ari da lotan, eta eguna kalean igarotzen dute.
berria.eus/euskal-herria/gas…
BIME jaialdiak musikaren gaineko ezagutza zabalduko du Bilbon, gaurtik ostiralera bitarte. Lau egunez aire zabaleko kontzertuak, hitzaldiak eta beste antolatu ditu BIME jaialdiak. Proposamen abangoardistak aurkeztu nahi dituzte, baita musika industriaren gainean hausnartu ere. Bihar Sara Zozaia eta Silitia taldea ariko dira, besteak beste.
berria.eus/kultura/bime-jaia…
🗣 Josu Juaristi. Sei urtean bigarrenez arituko da Anaitasuna Espainiako Kopako kanporaketetan Lehen Mailako talde baten aurka. Bihar Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak, 1.400 zaleren aurrean. «Izugarrizko festa» espero du Juaristi kirol zuzendariak.>
berria.eus/kirola/alavesi-la…
🗣️ Finalaurrekoen lehendabiziko saioa irabazita, abenduaren 5eko saiorako sailkatu da zuzenean, finalaren aitzinetik eginen den azkenekorako. Atsedena hartuko du orain, eta, eguna gerturatu ahala, berriz kontzentratzen hasiko da. Zazpigarren txapelketa du.
berria.eus/kultura/euskal-he…
🎧 Hilarri diskoidal zahar bat dago bide bazterrean, Zuberoan, Atharratzetik gora Andozeko ibarrean, Ligitik nahiz Etxarretik gora, Ezpeldoi deitzen den etxearen parean. Gaur, 'Euskal Herriko Historia 100 objektutan' saioan, 'Floriturak eskopetetan'👇
berria.eus/podcastak/100-obj…

