✍️ 'Errezil eta Valdeverdeja: euskalduna bigarren mailako herritar', Iñaki Iurrebaso Biteri ren #iritzia, BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇🏿
berria.eus/iritzia/artikulua…
berria.eus/iritzia/artikulua…
Ibone Bengoetxea Bizkaiko 87 uri batzarretan nagusitu da Bizkaiko Batzar Nagusietarako EAJren zerrendaburu izateko bozketaren lehen itzulian. Elixabete Etxanobe, 24tan. Etzira arteko epea izango dute bigarren itzulira aurkeztu nahi duten erabakitzeko.
berria.eus/euskal-herria/ben…
Deustuko Unibertsitateak Bilboko campusa itxiko du gaur arratsaldean, Quilesen deialdia dela eta. Eskuin muturreko asaldatzaile espainiarrak jakinarazi du lekuz aldatzeko edo hura bertan behera uzteko aukera aztertzen ari dela.
berria.eus/euskal-herria/deu…
🎧 Israelgo hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inkesten arabera lehia estua izanen da. Julen Otaegi Leonet BERRIAko Mundua saileko kazetariak azaldu dizkigu hauteskundeen inguruko gakoak👇
berria.eus/podcastak/berrike…
Lulak irabazi egin dio Bolsonarori, eta berriz ere hura izango da Brasilgo presidente. «Negazionismoak eta gezurrak» porrot egin dutela esan du Lulak. Emaitzak «baliogabetzeko» eskatu du Bolsonarok.
berria.eus/mundua/lulak-irab…
Janus Lesterrek ‘Popera’ disko berria eta film musikala aurkeztuko ditu Donostiako Antzoki Zaharrean. Azaroaren 26an izango da estreinaldia; disko osoa entzuteko eta film musikala ikusteko aukera izango da egun horretan. Egunerokotik atera, eta bizitzeko modu berriak esploratzen ditu filmak. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.
berria.eus/kultura/janus-les…
Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan. Donostia-Beterriko behi ustiategi batean detektatu dute, eta lehen kasua da Euskal Herrian. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dute birusa ez dela animalietatik pertsonengana transmititzen.
berria.eus/ekonomia/shamonda…
Itaiak salatu du gizon batek emakumeen irudiak grabatu dituela Gasteizko taberna bateko komunetan. Antolakundeak gertaera salatzeko agerraldia egingo du asteazkenean, 18:30ean, Zeledonen balkoian. «Erasotzaileen inpunitatea amaitzeko, erantzun sozial zabal eta irmoak behar ditugu», adierazi dute.
berria.eus/euskal-herria/ita…
Bizipoza berreskuratzen saiatzearen dramarekin «endredo komedia bat» ondu du Patxo Telleriak. Telleriak idatzi eta zuzendu du 'Bizipoza' antzezlana, eta Pabiloi 6 Antzerki Laborategiak ekoitzi du. Arriaga antzokian estreinatuko dute, bihar, eta urriaren 30etik azaroaren22ra bitartean ere egongo da ikusgai Pabiloi 6 aretoan.
berria.eus/kultura/bizipoza-…
Ikastoletako ikasleak LHko hirugarren mailan hasiko dira gailu digitalak gelan erabiltzen. Euskal Herriko Ikastolek gaur aurkeztu dute estrategia digital berria. Gailuak ez dituzte erabiliko HHko eta LHko lehen bi mailetan eta, ezohiko erabilera beharrezkoa den kasuetan, irakasleak erabiliko du gailua.
berria.eus/euskal-herria/ika…
🎧 Halloween aurreko egunez hitz egin du Kirmen Uribek 'New Yorkeko munduak' podcastean: 'Halloween haizeak'. Entzun podcasta osorik, hemen👇
berria.eus/podcastak/new-yor…
Bilboko etxegabetzea gelditutzat jo du AZETek, baina ez du zaintza utziko epaitegiek baieztatu arte. Etxean lau emakume bizi dira, haietako bi adingabeak. Emakumeetako baten senar ohia da etxearen jabea eta sindikatuek salatu dute emazte ohia «zigortzeko» erabili duela etxegabetzea.
berria.eus/euskal-herria/bil…
Joko digitalak garatu ahal izateko hitzarmena egin dute BERRIAk eta Euskaltzaindiak. Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiliko du egunkariak, eta Berbaxerka eguneratu dute hitzarmena baliatuta. Joko berriak aurkeztuko dituzte aurki.
berria.eus/euskal-herria/jok…
65 urteko motor gidari bat hil da Donostian. Ostiralean hil zen, Donostiako ospitalean. Ostegun gauean istripu bat izan zuen Aiete auzoan, eta istripu hartan egindako zauri larrien ondorioz hil da.
berria.eus/lurraldeak/gipuzk…
Deustuko Unibertsitateak Bilboko kanpusa itxiko du gaur arratsaldean Quilesen deialdiarengatik. Eskuin muturreko asaldatzaileak elkarretaratzea deitua du eraikinaren aurrean eta hainbat elkartek haren aurkako mobilizazioak egingo dituzte. Unibertsitate komunitatea babesteko neurria dela azaldu du zuzendaritzak.
berria.eus/euskal-herria/deu…
Pantxoa eta Peiok presoen aldeko kontzertu bat emanen dute abenduaren 27an Atarrabian, Aske festibalaren biharamunean. Harrera elkarteari laguntzeko xedez antolatutako emanaldi berezi batean kantatuko du bikoteak, eta artista gehiago ere ariko dira haiekin. Sarrerak gaur 14:00etan jarriko dituzte salgai.
berria.eus/kultura/pantxoa-e…
Larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Amets Arzallusek batu ditu puntu gehien Lekunberrin. Baina Gaztelumendirena izan zen bertsoaldirik txalotuena, sakon eta elegante aritu delako hiru bertsoak osatzen, seguruenik. Guraso izan berri den musikari baten larruan jarri zen, eta esplikatu ezezkoa eman behar izan diela kontzertu anitzi: berria.eus/kultura/euskal-he…
Maria Corina Machado oposizioburua Venezuelara itzuli da. Ezustean itzuli da Machado herrialdera eta milaka jarraitzailek lagundu diote Caracaserako bidean. Iazko abenduan irten zen oposizioko burua Venezuelatik.
berria.eus/mundua/maria-cori…
Euskal selekzioa bikain lehiatu da Munduko Euskal Pilota Txapelketan. Irabazi dituen dominen kopurua da horren erakusle. Hamabi domina eskuratu ditu: urrezkoak lau, zilarrezkoak zazpi eta brontzezkoa bat: berria.eus/kirola/ikusgarria…
Ainhoa Urteaga eta Eneit Bertiz izan dira garaile Aiako seigarren mendi duatloian. Aurtengo zirkuituan lehen aldiz aritu dira bi garaileak. Aurreko probetan baino partaide gutxiago izan da Aiakoan. Lau proba geratzen dira: Ibarrakoa, Euskal Herriko Txapelketa Idiazabalen, Bidania-Goiazkoa eta Adunakoa.
berria.eus/mendia/berriak/ai…
