Kaleko Afari Solidarioak taldearen agerraldia hastear, Donostiako Udalak Egia auzoan otordial banatzea debekatu diela salatzeko. Jendetza.
@berria
Hiru zuzendariren izendapenaren berri eman du @Gipuzkoa-k: bi gizon eta emakume bat. Gizonen kasuan, familiari buruzko aipamenik ez; emakumearen kasuan, hiru seme-alabaren ama dela esan digute.
Iritsi da @ZegamaAizkorri. Bi aldiz parte hartzeko aukera izan dut —2013an eta 2016an— eta bi kronika idatzi nituen @berria-n, barrutik bizitzen dena azaltzen saiatzeko. Zegama Aizkorriko giroa ezin da gainerako lasterketetakoekin alderatu.
berria.eus/mendia/berriak/oi…
Zorte on lasterketan parte hartuko duten korrikalari guztiei. Saiatu gozatzen. Dortsal bat, korrikalari bat, bizipen bat.
berria.eus/mendia/berriak/35…
123
Zer garrantzitsua den askorentzat ikustezinak diren edo izan diren errealitateei eta egoerei —'arrunt' bihurtzeraino— hitzak jartzea. Zer pentsatua ematen du esaten duten guzti-guztiak. Lan bikaina, @j_arruabarrena
berria.eus/lurraldeak/gipuzk…
Memoria kolektiboan eta komunikabideetan oharkabean pasatzen diren urteurrenetako bat da gaur: duela hogei urte ertzain batek Jose Atanes hil zuen errepide bazter batean. Enpresako Gabonetako bazkaritik etxera bueltan zihoazen.
berria.eus/euskal-herria/jos…
'V' telesailean bat egin zuten Iratxe Fresnedak (@IratxeFresneda) eta Harkaitz Canok. Geroago iritsi ziren 'Hill Street Blues', 'Friends', 'Magnum', 'Northern Exposure'... @CrossoverSeries jaialdian parte hartu dute.
Gaurko @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1861/02…
Gaurko @berria-ko komunikazio orrian, @ulumedia-ren eta @eitbpodkast-en @Artxipelagoa podcastaren bigarren denboraldiaz, @oaranzabal-ekin eta @xetxeberria-rekin.
Harpidetzeko: eitb.eus/eitbpodkast/aisia-f…
berria.eus/paperekoa/1861/02…
Karbono konposite birprozesagarria, birziklagarria eta konpondu daitekeena garatu du @CIDETEC_ zentro teknologikoak. Hegazkinetan, autoetan, trenetan eta haize errotetan erabili ahal izateko ikerketak egiten ari da. Gaurko @berria-n. #zientzia
berria.eus/paperekoa/1954/03…
Zientziari buruzko ikuspegi ezberdina gaurko @berria-n: Scientific Rebellion mugimendua. Klima larrialdiaren kontrako borrokan zientzialariek ekintzaile ere izan behar dutela diote. @EsRebelCientif-eko Fernando Gonzalez Alaguerori elkarrizketa:
berria.eus/paperekoa/1932/03…
#zientzia
Bi mende bete dira Jean-François Champollion frantziarrak Rosetta harria deszifratzea lortu zuenetik. Antzinako Egiptoko hieroglifoak ulertzeko eta haien zibilizazioa hobeto ezagutzeko bidea zabaldu zuen.
Gaurko @berria-n. #zientzia
berria.eus/paperekoa/1880/03…
EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerketa talde batek artoaren eta patataren almidoia erabili du hidrogelak sortzeko, haietan botikak txertatzeko eta pilulak inprimatzeko. Farmakologia pertsonalizatua. Gaurko @berria-n. @gie_donostia @upvehu
berria.eus/paperekoa/1954/03…
Zigarrokinak dira hondakin ugarienetakoa: kalean, hondartzan, itsasoan... Hiru zigarrokinetik bi bota egiten direla dio OMEk. Kutsadura handia eragiten dute eta oso toxikoak dira. Hala ere, ez dute bilketa eta tratamendu berezirik.
Gaurko @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1921/03…
Udaberritik aurrera erromesak etengabe iristen dira Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko herrietara. Erromes horien lagin bat, Kostaldeko Donejakue bideari buruzko kronikan, gaurko @berria-n. Donostia eta Orio arteko euri eta lokatz artean idatzitako pieza
berria.eus/paperekoa/1876/03…
Googleren Lamda robotak kontzientzia duela esan du enpresako ingeniari batek. Elkarrizketak sortzeko robota da Lamda. Aukera hori baztertu dute @orai_NLP-ko Xabier Saralegik (@xabi_saralegi) eta @Hitz_zentroa-ko Gorka Azkunek (@gazkune).
Gaur, @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1921/03…
Udaberriko eta udako bizilagunak izan ohi dira eltxoak. Ohikoak haien hegaldien soinua gauean, ziztadak eta ziztadek eragindako pikortak eta azkurak. Hori baino askoz ere gehiago dira, ordea. Gaurko @berria-n, @aranzadi-ko Beatriz Diaz bidelagun.
berria.eus/paperekoa/1910/03…
Eskoliosia: bizkarrezurraren makurdura eta okerdura. Haur eta gazteei eragiten die batez ere, ornoak sortzen, osatzen eta heltzen ari direlako. Helduen eskoliosia ere badago.
Gaurko @berria-n, Garikoitz Aristegiren azalpenekin.
berria.eus/paperekoa/1880/03…
Zuntz optikoa hustu, hutsunean hidrogenoa sartu, argi seinaleak bidali, hidrogenoa 'dantzarazi', argiak dantzak sortutako energia bereganatu, eta argiaren frekuentzia aldatu: hori lortu du David Novoak. @Ikerbasque @upvehu #zientzia
Gaurko @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1906/03…
Sekulako lana egiten du Donostiako Hazi eta Ikasi elkarteak. Itzalekoa, baina beharrezkoa. Boluntarioek eskolako lanak egiten eta ikasten laguntzen diete zailtasunak dituzten familietako haurrei. Boluntario euskaldunak behar dituzte.
Gaurko @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1986/03…
Esne Bidea galaxiak badu 'bihotza': zulo bat da, zulo beltza, eta atzotik aurrera haren itxura ezaguna da. Sagittarius A* izena du. Erroskilla baten modukoa da: erdigunea beltza eta ingurua argitsua. #zientzia
Gaurko @berria-n.
berria.eus/paperekoa/1976/03…
Gure galaxiaren, Esne Bidearen erdian dagoen zulo beltzaren lehen irudia aurkeztu dute. @ehtelescope aurkezten ari da.
@berria



